KORES enpresan hainbat patologiarako tratamenduak egiten ditugu:

• Bizkarrezurreko arazoak: zerbikalgia, lunbalgia, ziatika, hernia diskala, etab.
• Artikulazioetako lesioak: zaintiratuak, hausturak, sorbaldako mina, belauneko gaixotasunak, etab.
• Giharretako lesioak: gainkarga, zuntz-haustura, uzkurdurak, tendinitisa, etab.
• Kirol-lesioak.
• Trafiko-istripuak.
• Zirkulazio-arazoak: hanka nekatuak, edema postkirurgikoa (liposukzioa), etab.
• Erditze ondoko indarberritzea.
• Ebakuntza aurrekoak eta ondokoak: sorbaldako, belauneko, bizkarrezurreko eta abarretako kirurgia.

Image

Garatutako teknikak:

  • Eskuzko terapia (masaje terapeutiko eta lasaigarria, drainatze linfatikoa, luzaketak, etab.)
  • Elektroterapia
  • Pilates metodoa
  • Kinesiotaping bendajea
  • DIATERMIA: hainbat patologia muskulu-eskeletikori aurre egiteko teknologia aurreratua.
  • K-Strech luzatzea


Tarifak kontsultatu

— DIATERMIA EDO TEKARTERAPIA

DIATERMIA edo TEKARTERAPIA terapia eskuzkoa eta/edo automatikoa da, eta teknologia berritzaile batean oinarrituta dago. Teknologia horren bidez, lokomozio-aparatuko gaixotasunak, akutuak nahiz kronikoak, tratatzen dira ehunaren barrutik, merkatuko beste teknologia batzuekin alderatuz gero indarberritze-denbora nabarmen murrizten baita.

Terapia elektromediko horrek "Transferentzia elektriko kapazitibo eta erresistiboa" (TECAR) du izena, eta fisioterapian, kirol-medikuntzan edo minaren medikuntzan aplikatzen da, besteak beste.

Nola funtzionatzen duen

Gailuak irrati-uhinen sorgailu baten bidez funtzionatzen du, eta maiztasun handiko seinale bat igortzen du. Seinale horrek, elektrodo berezi batzuen bidez, pazientearengan erreakzio horiek eragiten ditu. Tekarterapiak, bereziki, 0,5 MHz eta 1 MHz bitarteko maiztasun-tartean lan egiten du.
Image

— INYBI

Image

Muskulu subokzipitalen inhibitzaile instrumentala

Subokzippitalak inhibitzeko eskuzko teknika teknika bikaina da, eta asko erabiltzen da fisioterapian eta osteopatian patologia ohikoak tratatzeko, hala nola lepoko mina, zefaleak, migrainak, trapezioetako mina eta estresarekin zerikusi handia duten bruxismoa bezalako patologiak.

Guk dugun INYBI WAVE modeloak badu abantaila bat: efektuak biderkatzen dituen hiru bibrazio-mota aplika ditzake.

HITZARMENAK

Avantsalud, Gestimédica, Previsora Bilbaína, Asesoramiento Médico Siglo XXI.